XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Marxen lehen urteak ez dira oso ezagunak.
Badirudi haurtzaro zoriontsua izan zuela burgesia liberalaren gizarte ingurune aberats eta erosoan.
Txikitan giro arrazionalista eta liberala bizi izan zuen etxean nahiz ikastetxean.
Marxtarrak burges txikiak ziren.
Neskame bi zituzten etxekoak zaintzeko, eta mahastirik ere bai hiri inguruan.
Familia numerotsua zen.
Senidetan zaharrena, Moritz David, 1815ean jaioa eta 1819an hil zen.
Karlek 1835ean etxetik aldegin aurretik, zortzi anai-arreba bizi ziren: Sophia (1816an jaioa), Hermann (1819), Henriette (1820), Louise (1821), Emilie (1822), Karoline (1824), eta Eduard (1826).
11 urtean 9 haur, halajaina!.
Bere lehenengo
Batxilerra ere bertako lizeoan estudiatu zuen, 1830etik 1835era
Ikasle buruargia eta azkarra izan zen, nonbait, baina inola ere ez eskolako
Errebalidako frogen artean, honako hauek ezarri zizkioten: Erlijioan, San Juanen Ebanjelioko pasarte bat komentatu behar izan zuen; latin eta griegoan, Horazio eta Iliadaren zati batzuk itzuli; Historian, Servius Tullius eta Constantinoplaren konkistari buruzko galderei erantzun; Aleman disertazioan,
Notarik onenak aleman eta latin hizkuntzatan atera zituen.
1835eko abuztuan, erdi mailako ikasketak bukatzerakoan, 17 urte zituen Marxek.
Txiki-txikitatik ezagutu zuen Ludwig von Westphalen, aristokrata eta Gobernu Kontseilaria.
Auzoa eta familiako oso adiskide zenez, Marx maiz joaten zen haien etxera jolasean egitera.
Gizaseme argi honi estimazio eta begirune haundia izan zion beti.
Beronengandik hartu zuen aintzinako idazle klasikoei izan zien maitasun sakon eta berezia.
Sasoi honetan maitemindu zen Marx, Ludwig von Westphalen honen alaba Jennyrekin.
Ile
Behin batez, herriko miss edo
Karl ere, gazte bitxia eta berezi samarra izaki